Hurrengo azoka: pop-up viva amatxu! - moyua plaza 4 (Bilbo), maiatzak 3 eta 4, 10:30-20:30

Liluratu nahi duten
emakumeentzako bitxiak

qordatta joyas soutache hecho a mano en Bilbao

AZKEN BERRIAK

qordatta joyas soutache para deslumbrar forma

Bilbon Jositako
sorta txikiak

Qordattak sorta txikietan jositako bitxien bidez liluratzen laguntzen dizu. Qordatta bitxiak zure nortasuna nabarmentzeko eta betirako gogoratzeko pieza bikainak dira, zure dotoretasuna, sofistikazioa eta estiloa azpimarratuz. Ez itxaron zure hurrengo ekitaldira zure estiloa markatzeko: jantzi egunero merezi duen luxu, bikaintasun eta nortasunarekin.

qordatta joyas soutache hecho a mano en Bilbao

Soutache, XVIII mendeko artea

Qordatta bitxiak eskuz josten dira, orratz eta hariarekin, mendeetako “soutache” teknika erreferentzia gisa hartuz. XV. mendeko Frantzian erabili ohi zen brodatu-teknika bat da, eta horrekin apaindu ohi ziren soinekoak eta jakak. Soutache-a aristokrazian besterik ez zen erabiltzen XVII-XVIII. mendeetara arte, non soutache-a Maria Antonietaren gorteko janzkeran ezinbesteko osagai bihurtu baitzen, garai honetako beste apaingarri batzuekin batera, hala nola zintak, lokailuak eta abar. Modaren munduan erreferentzia bat zen Frantzia, beraz, soutache-aren erabilera laster zabaldu zen Europa osoan zehar. Gaur egun, nahiz eta oraindik soutachea arropa brodatzeko erabiltzen den (adibidez, toreroen jakak apaintzeko), bere erabilera goi-mailako bitxigintzan zabaldu egin da.

 

Qordatta bitxiak, beraz, luxuzko bitxi paregabeak dira, mendeetako teknika baten ondorengoak, eta positiboena da ez dutela ezer pisatzen!

soutache un arte centenario