Hurrengo azoka: Moyua plaza 4 (Bilbo) - Maiatzak 31 & Ekainak 1 (10:30-20:30)

Nairobi belarritakoak

44,95 BEZ BARNE

Soutache teknika jarraituz eskuz jositako eta edizio mugatuko artisau belarritakoak, Nairobin (Kenyako parke nazional ikusgarrienetako batean) inspiratuta.

Diseinu luzea, orekatua eta dotorea dute belarritakoa hauek. Urrezko eguzki sutsu batek koroatuta, belarritakoaren gorputzak Kenyako koloreak gogorarazten dizkigu eta, belusezko zati batetik zintzilik, sabanako eguzkiaren islada gogorarazten duen uztai irregular batean amaitzen da bitxia. Afrikar sabanako eguzkiaren azken orduetako leuntasuna eta lasaitasuna dakartza gogora multzoak.

Pieza ertaina da (guztira 4,5 cm-ko luzera), beraz, oso arina (kordoiez, kristalez eta letoiez egina). Itxiera eguzki izpi baten itxura du, eta nikel gabeko letoizkoa da (EZ du alergiarik ematen).

% 100 eskuz egindako bitxia, orratz eta hariz jositako soutache teknikan. Materialen jatorria: Diseinua eta joskuntza: Bilbo, Kordoia (3mm): Espainia, Kristalak: Austria eta Txekia.

Beste Qordatta bitxi batzuk

42,95 BEZ BARNE

39,95 BEZ BARNE

49,95 BEZ BARNE