Hurrengo azoka: Moyua plaza 4 (Bilbo) - Maiatzak 31 & Ekainak 1 (10:30-20:30)

qordatta joyas soutache
qordatta joyas soutache

Mundua liluratzeko prest?

Qordatta eskuz jositako edizio mugatuko bitxi-marka da, zure nortasuna dotoreziaz, sofistikazioz eta esklusibotasunez jantz dezazun eta nonnahi gogoratua izan zaitezen.

Bitxi paregabeak dira, sorta txikitan jositakoak, zure benetako edertasuna erakusten laguntzen dizutenak.

lista para deslumbrar qordatta
qordatta joyas soutache hecho a mano en Bilbao

Qordattaren Balioak

deslumbra querida qordatta joyas soutache

Qordatta bitxiak ikusgarriak dira oso. Bitxi originalak eta adierazgarriak dira, eta arretaren erdigune bihurtuko zaituzte. Zure estilo pertsonalagatik eta naturalki uzten duzun arrastoa dela-eta gogoratua izan zaitezen diseinatuta daude.

calidad cosida a mano qordatta

Qordatta bitxiak XVIII. mendeko “soutache” brodatze-teknika erabiliz josten dira, beraz bitxi bakoitzari bizitza emateko denbora asko behar duen artisau-prozesu bat jarraitzen dugu. Horregatik, Qordattan kalitatea nahiago dugu, kantitatea baino: kontsumo arduratsuago batean sinesten dugu, eta horregatik zurekin betirako egongo diren pieza errepikaezinak eta iraunkorrak sortzen ditugu.

tu belleza más auténtica qordatta

Qordattak munduaren aurrean zure estilo propioarekin, segurtasunarekin eta konfidantzarekin erakusten laguntzen dizu. Qordatta pieza bakoitza zure benetakotasuna goraipatzeko sortu da, zure nortasuna merezi duzun dotorezia eta esklusibotasunarekin azpimarra dezazun.

irrepetible qordatta joyas soutache

Qordatta bitxiak sorta mugatuetan, bilduma txikietan eta lote zenbatuetan datoz: sentitu ezazu ia bakarra den, eta zure nortasunera egokituta dagoen zerbait edukitzearen ilusioa.

pilares qordatta joyería exclusiva a medida
adriana detrás de qordatta joyería soutache cosida a mano
qordatta bisutería soutache

MARKAREN ATZEAN

Qordattaren atzean
ni nago, Adriana

Profesionalki, turismoaren arlotik nator, eta soutache bitxiak josten hasi nintzen pandemiak, turismoaren ERTEak eta konfinamenduak nire bizitza hankaz gora jarri zutenean. Momentu horretan bizimodu geldoago batekin amets egiten hasi nintzen, eta amets hura da gaur egun Qordatta deitzen dudan hori.

Bitxiak diseinatzerakoan, egin ditudan bidaietan eta amesten ditudan horietan aurkitzen dut inspirazioa: munduko paisaiak, kulturak eta historia ideia-iturri agortezina dira.

Nik neuk bitxiak eta bestelako apaingarriak maiz erabiltzen ditut, eta horregatik josten ditudan Qordatta bitxi guztiak bi premisa jarraitzen dituzte: ez dute alergiarik eragiten (erabiltzen ditudan metal-pieza guztiak hipoalergenoak dira), eta oso arinak dira (benetan: Qordatta bitxiek ez dute EZER pisatzen; kordoiez eta kristalez eginda daude, beraz, ezinezkoa da pisu handirik hartzea).

Qordatta-rekin dotorezia, sofistikazioa eta freskotasuna bilatzen ditut, beraiek izan nahi duten emakumeentzat.