Hurrengo azoka: Moyua plaza 4 (Bilbo) - Maiatzak 31 & Ekainak 1 (10:30-20:30)

Vilnius medailoia

79,94 BEZ BARNE

Soutache teknika jarraituz eskuz jositako eta edizio mugatuko artisau medailoia: 3 unitate baino ez daude!

Vilnius-en (Lituanian) eta bertako Opera eta Ballet Antzoki Nazional zoragarrian inspiratua, beluse gorriz beterik dagoena eta jende dotoretsuaren hiriburu kulturala dena.

Diseinu oso orekatua duen medailoia, forma luzekoa. Hiru atal desberdinez osatuta dago, horietako bat pieza bisualki argitzen duen espazio huts bat izanik. Diseinu oso deigarriko medailoia da hau, eskote nabarmenekin edo turtleneck top-ekin konbinatzeko aproposa.

Multzoak kolore krema, gorria eta beltza nahasten ditu, emaitza dotore, klasiko eta ahaztezina lortzeko. Azal-tonu guztietara egokitzen da, zurbilenak nabarmenduz eta ilunenekin kontraste ederra sortuz.

XL tamainako pieza bat izan arren (guztira 10 cm-ko luzera), oso arina da (kordoiez, kristalez eta zilarrez egina). Eusten dion kate oso finak 40 cm-ko zirkunferentzia du (lepotik oso gertu geratzen da, beraz) eta zilarrezkoa da (EZ du alergiarik ematen).

% 100 eskuz egindako bitxia, orratz eta hariz jositako soutache teknikan. Materialen jatorria: Diseinua eta joskuntza: Bilbo, Kordoia (3mm) eta metalezko piezak: Espainia, Kristalak eta kristalezko perla: Austria eta Txekia.

1 stockean

Beste Qordatta bitxi batzuk

89,95 BEZ BARNE