Hurrengo azoka: Moyua plaza 4 (Bilbo) - Maiatzak 31 & Ekainak 1 (10:30-20:30)

Ekaterinburgo belarritakoak

59,96 BEZ BARNE

Soutache teknika jarraituz eskuz jositako eta edizio mugatuko artisau belarritakoak, Ekaterinburgon, Errusiako azken tsarrak bizirik ikusi zuen azken hirian, inspiratuta.

Diseinu luzea, orekatua eta oso dotorea dute belarritako hauek. Zilarrezko lokarri batez koroatuta, belarritakoaren gorputza kristalezko ale beltz baten inguruan bihurritzen da, perla irregularrean amaitzen. Belarritako hauek aberastasuna, aristokrazia eta tradizioa sinbolizatzen dituzte, garai hartako koloreetan.

Pieza handia izan arren (guztira 6 cm-ko luzera), oso arina da (kordoiez, kristalez eta zilarrez egina). Itxierak tanta alderantzikatu eta luzanga baten forma du; belarritik zintzilikatzen da segurtasun-klip bat duen kako bati esker, eta zilarrezkoa da (EZ du alergiarik ematen).

% 100 eskuz egindako bitxia, orratz eta hariz jositako soutache teknikan. Materialen jatorria: Diseinua eta joskuntza: Bilbo, Kordoia (3mm) eta metalezko piezak: Espainia, Kristalak eta kristalezko perla: Txekia.

Beste Qordatta bitxi batzuk

42,95 BEZ BARNE

69,95 BEZ BARNE

39,95 BEZ BARNE