Hurrengo azoka: Moyua plaza 4 (Bilbo) - Maiatzak 31 & Ekainak 1 (10:30-20:30)

Florentzia belarritakoak

69,95 BEZ BARNE

Soutache teknika jarraituz eskuz jositako eta edizio mugatuko artisau belarritakoak, Florentzian eta hura irudikatzen duen Lis-lorean inspiratuta.

Diseinu orekatua eta oso dotorea duten belarritakoak, petalo gisa agertzen diren hiru kristal luzeekin, eta mahatsondo baten itxura duen kordoi-detaile landuarekin. Belarritako hauek oso itxura organikoa dute, oso naturala, hiru petaloko lore baten antzera.

Pieza ertain-handi bat izan arren (guztira 5cm-ko luzera), oso arina da (kordoiez, kristalez eta zilarrez egina). Itxiera (makila itxurakoa) kristalaren atzean dago, eta zilarrezkoa da (EZ du alergiarik ematen).

% 100 eskuz egindako bitxia, orratz eta hariz jositako soutache teknikan. Materialen jatorria: Diseinua eta joskuntza: Bilbo, Kordoia (3mm) eta metalezko piezak: Espainia, Kristalak eta kristalezko perla: Txekia.

Beste Qordatta bitxi batzuk

39,95 BEZ BARNE

49,95 BEZ BARNE