ENVÍOS GRATIS (SIN MÍNIMO DE COMPRA)

Alejandría Belarritakoak

49,95 BEZ BARNE

Soutache teknika jarraituz eskuz jositako eta edizio mugatuko artisau belarritakoak, Alexandrian inspiratuta.

Diseinu exotikoko belarritakoak, suge formakoak (faraoi handien boterearen ikurra). Erdian, amaiera metalikoko kristal bat dute eta, inguruan, sugea egiten duen kordoi-lana, zintzilik dagoen eta bitxiei mugimendua ematen dien bihotz-formako kristal batean amaitzen dena.

Pieza ertain-handi bat izan arren (guztira 5 cm-ko luzera), oso arina da (kordoiez eta kristalez egina). Itxierak dilista baten itxura du eta zilarrezkoa da (EZ du alergiarik ematen).

% 100 eskuz egindako bitxia, orratz eta hariz jositako soutache teknikan. Materialen jatorria: Diseinua eta joskuntza: Bilbo, Kordoia (3mm) eta metalezko piezak: Espainia, Kristalak eta kristalezko perla: Austria eta Txekia.

Beste Qordatta bitxi batzuk

42,95 BEZ BARNE

42,95 BEZ BARNE