COVID-19aren krisia denontzat berdina izan zen: ustekabekoa, kaotikoa. Dena dela, bazeuden krisi hau latzago jasan zuten sektoreak: turismoan aritzen ginenok, adibidez, erortzeko lehenak eta errekuperatzeko azkenak izan ginen.
Garai hartan, bertoko turismo-agentzia batean lan egiten nuen. Xehetasun handirik eman gabe, bidaia-ibilbideak eta ekitaldiak antolatu ohi nituen Euskadin.
Lan ederra, baina erritmo eta epe nekagarriekin. Lanez gainezka egotera ohituta nengoen, eta burnout-sintoma itzelak nituen. burnout, pero mientras estaba en ese estado mental no me daba cuenta de las cotas que había alcanzado la situación.
Eta bat-batean, etxean sartu gintuzten, turismo-arloaren ERTEak iritsi ziren eta ni, egun batetik bestera, konfinamenduan ezer egin gabe geratu nintzen.
Burua ia galdu dudala esatea gutxiespena litzateke. Eta nire zaletasun guztiak (igeriketa, lagunekin kafea hartzea, afaltzera irtetea, mendira joatea...) garai hartan ez zeuden baimenduta.
Egoerari beste guztiek bezala aurre egin nion: ahal izan nuen moduan. Eta nire baliabideetako bat bitxiak josten hastea zen.
Qordattaren lehenetariko bilduma bat. Argazkiak: My Cosmetic Art
Lehendik ezagutzen nuen soutache teknika. Gustuko nituen beste artisau batzuen bitxiak banituen eta, itxialdi-egun luze horietako batean, YouTuben “nola egin” tutorial horietako batera heldu nintzen… eta ideia bat piztu zitzaidan buruan.
Formulak zentzua zeukan: berehala asimilatu nuen jozkuntza-modu bat + ordura arte izandakoa baino bizimodu lasaiago bat sortzeko gogoa + turismoa errekuperatzen ez bazen beste bizimodu-plan bat izatea = ideiaz blai nengoen iada.
Momentu horretara arte, ez nuen botoirik ezta josten. Baina kordoiak, perlak eta metalezko fornitura batzuk online denda batean erosi nituen eta asteak, hilabeteak eman nituen orratzarekin konfiantza hartzen. Eta egun batean, emaitza gustatu zitzaidan. Eta neure buruari aitortu nion: “pieza hau erakusleiho batean ikusiko banu, begiratzera geldituko ninteke”.
Qordattaren lehenetariko bilduma bat. Argazkiak: My Cosmetic Art
Gauzak modu naturalez hartu zuten forma. Marka sortu nuen, lanera bueltatu nintzenean autonomo gisa izena eman nuen, azoketara joaten hasi nintzen... eta egunero konbentzituagoa nengoen: hori zen nire bizimodu aproposena.
Denborarekin, marka profesionalizatu nuen. Hiru fasetan goitik behera berriro topatzeari ekin nion: izen berria, identitate bisual berria, webgune berria.
Izena, Qordatta, nire lana da. Identitate bisuala tonu soil, dotore eta freskoetan Apuchades Estudioren lana izan zen. Eta azkenik, Patricia Quintasek goitik behera diseinatutako webgunea, orain arakatzen ari zarena.
Turismo-arloko “beste lana” aspaldi utzi nuen, Qordatta hazten zen bitartean mantentzea jasanezina bihurtu zelako, baina sektore horri lotuta sentituko naiz beti. Bidaien ekosistemak gauza positibo asko eman dizkit (eta ematen jarraitzen dizkit), hainbeste urtetan bertan lan egin dudala nire DNAn dago-eta.
Horregatik, eta turismoaren geldialdiarekin dena hasi zelako...
Bidaiatzeari, mugak gainditzeari eta mundua ezagutzeari etengabeko omenaldia da Qordatta. Horregatik daude Qordatta bitxi guztiak bidaietan inspiratuta, eta herrien izenak dute.