Próximo market el 24/02/2024 en C/ Rampas de Uribitarte 1 (Albia, Bilbao), de 10:30h a 20:30h

Medellín belarritakoak

44,95 BEZ BARNE

Soutache teknika jarraituz eskuz jositako eta edizio mugatuko artisau belarritakoak, Medellín eta bere Comuna 13an inspiratuta; auzo honek oso historia korapilatsua du, baina gaur egun kale-arte eta koloreen hiriburu bihurtu da.

Diseinu orekatuko belarritakoak, txikienetik handienera doazen hiru forma biribilekin. Eguzkia imitatzen duen urrezko itxiera biribil eta uhintsua dauka, kolore biziko espiralarekin eta pieza bisualki asko argitzen duen espazio hutsarekin batera. Oso dotoreak, erakargarriak eta originalak dira.

Pieza handia izan arren (guztira 6 cm-ko luzera), oso arina da (kordoiez eta letoiez egina). Itxierak udako eguzki baten itxura du, urre kolorekoa, eta nikelarik gabeko letoizkoa da (EZ du alergiarik ematen).

% 100 eskuz egindako bitxia, orratz eta hariz jositako soutache teknikan. Materialen jatorria: Diseinua eta joskuntza: Bilbo, Kordoia (3mm) eta metalezko piezak: Espainia.

Beste Qordatta bitxi batzuk

44,95 BEZ BARNE

39,95 BEZ BARNE

49,95 BEZ BARNE