Soutache belarritakoak aukeratzerakoan, hainbat gauza kontuan hartu behar dira eta jarraian azalduko ditugu:
Tamaina
Zure buruari egin beharko zenukeen galdera hau da: zein tamainatako belarritakoekin nago gustura?
Ezkerretik eskuinera, Oslo, Zambeze eta Versalles belarritakoak, txikienetik handienera
Galdera honi ondo erantzuteko, ondoen funtzionatzen duena mugak jartzea da, goitik eta behetik. Hori lortzeko, errepasatu etxean dituzun belarritakoak eta hautatu bi pare: handiegiak diruditen eta deseroso egiten zaizkizun belarritako pare bat, eta txikiegiak, hutsalegiak diruditenak, eta horregatik ez dituzunak normalean janzten.
Mide ambos pares de arriba abajo, apunta sus medidas, y ya tienes el tamaño mínimo y máximo entre el que deberías moverte.Si estás indecisa, te recomiendo los pendientes Zambeze, que son un término medio muy aceptable.
Kolorea
Zure soutache bitxien koloreari dagokionez, bi gai hartu beharko dituzu kontutan.
Lehenik eta behin, ile iluna baduzu eta belarritako beltzetan pentsatzen ari bazara, hobe da horiek saihestea, ziurrenik ez baitira nabarmenduko, zure ilearen artean kamuflatuta. Hau axola ez bazaizu (belarritako zuhurrak eraman nahi dituzulako, adibidez), edo normalean ilea bilduta badaramazu, gomendio hau salta dezakezu.
Ezkerrean, Quito belarritako beltzak ile ilunean, ia nabarmentzen ez direnak, ilearen tonuaren antzekotasunagatik. Eskuinean, belarritako berberak, krema kolorekoak, kontraste askoz nabarmenagoa sortzen dituztenak
Bigarrenik, zure bitxiak zein koloretan nahi dituzun aukeratzerakoan, kontutan izan zure armairua eta janztean erosoen sentitzen dituzun koloreak aukeratu. Jo ezazu beti "itxura hobea ematen dizuten" kolore horiei, eta saiatu batere erabiltzen ez dituzun koloreak baztertzen, nahiz eta armairuan izan.
Bolumena
Gure helburua zure ezaugarri naturalak hobetzea da, eta, horretarako, zure aurpegiaren eta ilearen bolumenarekin jolastuko dugu.
Aurpegi luzea, argala, hezurtsua... baduzu, bilatu belarritako mehe eta luzeak, espiralak eta biribiltasunak saihestuz. Zure aurpegia primeran lagunduko dute hau "jan" gabe.
Baina aurpegi biribila, mamitsua... baduzu, aliatu zaitez forma zirkularrekin eta XL bolumenekin, hauek zure ezaugarriak nabarmentzen lagunduko dizutelako.
Modu berean, bolumenik gabeko ile lisoarekin, hobe da biribiltasuna saihestea eta forma luzangak aukeratzea.
Aitzitik, zenbat eta ile bolumen gehiago izan (kizkurra, oso luzea, etab.), orduan eta forma biribildu eta bolumen handiagoko bitxiak egokituko zaizkizu.
Distirak, bai ala ez?
Qordatta bitxi batzuek kristal fazetatuak dituzte. Kristal hauek disdira egiten dute; ASKO gainera.
Horregatik, zeure buruari galdetu behar diozuna zera da: brilli-brillia gustatzen zaizun edo, aitzitik, saihestu nahi baduzu. Hiru intentsitate mailatan sailkatzen gara pertsonok: urraka baten erara distira bilatzen dutenak (inoiz ez dago disdira nahikorik!), axolagabeak direnak (berdin zaie disdira ala ez, bilatzen dutena bitxi polit bat da) eta diskretuak (bestela esanda: makila luze baten bitartez ere diamante batera hurbiltzen ez direnak).
Ezkerrean, kristalik gabeko Medellín belarritakoak, diskretuenentzat aproposak. Eskuinean, Minsk belarritakoak, bi kristalekin eta gloss eran amaitutako itxiera, lotsatientzat ez aproposak.
Urraka bat bazara: aukeratu kristal handiak dituzten bitxiak, hauek baitira multzoaren protagonistak.
Axolagabeentzat: bilatu kristala eta kordoia konbinatzen dituzten piezak. Oreka zure aliatua da.
Disdirarik EZ dutenentzat nahi: kordoia protagonistatzat duten bitxietara hurbildu zaitez.
Pro aholkua
Gomendio hauek irakurri ondoren, zure Qordatta belarritako gogokoenak "okerrak" direla konturatu bazara... Geldi hor! Ahaztu irakurri duzun guztia eta berehala bota ezazu zure memoriaren zakarrontzira.
Zergatik esaten dizut hau? Zeren eta, kontu guztien gainetik, ondoen egokituko zaizun Qordatta bitxia zoriontsu egingo zaituena baita.
Beraz, baztertu eman dizkizudan argudio guztiak eta gera zaitez tripa kilikatzen dizun bitxi horrekin. Argi baduzu, ez izan zalantzarik! Hor dago zure bitxi perfektua.